Hasi da Goiaz! Lanbide Heziketaren Azoka

  Hezkuntza  Debagoiena

Gaur eman dio hasiera aurtengo edizioari eta Debagoieneko ikastetxeak eta pertsona ezberdinen esperientziak ezagutzeko aukera emango dio bertaratzen denari bihar, osteguna, arte Arrasateko Kulturaten.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

'Go!azen' ikuskizuna Bergarako Udal Pilotalekuan

  Kultura  Bergara

Telesail arrakastatsuko protagonista nagusiak musikaz eta dantzaz beteriko antzezlana eskaini dute, eta neska mutiko mordoa bildu da harmailetan telebistako izarrak bertatik bertara ikusi eta emanaldiaz gozatzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (47)

Argazki galeria: Intxortako borrokaldiaren errekreazioa eta biktimei omenaldia

  Gizartea  Elgeta

Intxortako erresistentziaren 80. urteurrenean, urtero legez errekreazioa egin dute lubakietan, eta ondoren, frontoian, faxismoaren biktima izan ziren hainbat elgetarrei omenaldia egin diete, haien familiartekoen bitartez.

»» Ikusi argazki guztiak (84)

Derbiko argazkiak

  Kirola  Arrasate  Oñati

»» Ikusi argazki guztiak (45)

Aloñako Igoerako argazkirik politenak

  Kirola  Oñati

XIII. lasterketak izan dituen 21 kilometroetan askotariko irudiak ikusteko aukera egon da. Hemen duzue mostra bat.

»» Ikusi argazki guztiak (185)

Bukaera borobila aurtengo herriko futbol txapelketari

  Kirola  Oñati

Giro aparta izan da arratsaldean Azkoagainen jokatu diren partiduetan. Hirugarrenez finalera iritsi den Albok taldea izan da azkenik txapeldun, Kalañatasaray penalti errondan garaituta. Kopako txapelduna, berriz, Kili-Kolo taldea izan da.

»» Ikusi argazki guztiak (35)

Pottogorrien Egunaren barruan, hainbat ekintza

  Gizartea  Arrasate

Arrasateko Gaztetxearen 26. urteurrena opsatzeko ekitaldien barruan, Gorputz Askeen Asanbladaren edo Pottogorriak Taldearen ospakizunen txanda izan da gaur.

»» Ikusi argazki guztiak (8)

Arratsaldean ere, motor hotsak Herriko Plazan

  Kirola  Arrasate

Bapo bazkaldu ostean, hainbat motor joko egitekoak ziren Herriko Plazan, baina lekuak motorrez beteta jarraitzen duenez, bertan behera utzi dituzte joko horiek, eta bertaratu direnen motorrak begiratzen eta egunaz gozatzen jarraitu dute Red Dragons motorzale taldekoek antolatutako egunean.

»» Ikusi argazki guztiak (22)

Motor bazkari solidarioa

  Kirola  Arrasate

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Argazki galeria: Victor 19 - Rezusta 22

  Kirola  Bergara

Bergarako Udal Pilotalekuan atzo gauean jokatutako 2017ko buruz buruko final zortzirenetako partiduan, Beñat Rezusta bergararrak Victor Esteban errioxarra garaitu zuen (19-22). Binakako txapeldunak harrera beroa jaso zuen bere herrian, eta partidua nahi bezain ondo hasi ez bazuen ere, buelta ematea lortu zuen, eta orain Jokin Altuna izango du zain final laurdenetan.

»» Ikusi argazki guztiak (30)

Gerrari buruzko hitzaldiko argazkiak

  Kultura  Elgeta

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Patinatzen jardun dute umeek egunotan, kiroldegian

  Kirola  Aretxabaleta

Patinaje saioa eskaini diete Ibarra kiroldegian neska-mutikoei Pazko Asteko bi egunotan eta 25 bat lagun gerturatu dira. Batzuk bizkorrago eta beste batzuk motelago abilezia galanta erakutsi dute guztiek. Bihar, apirilak 20, puzgarriak izango dituzte igerilekuan jolas egiteko (16:30-19:15).

»» Ikusi argazki guztiak (38)

Oñatiko, Bergarako eta Arrasateko gazteak elkarrekin futbolean

  Kirola  Arrasate  Bergara  Oñati

Oñatiko gaztelekuko Topalekuko erabiltzaileek antolatuta, hirugarren Oñati Cup futbol txapelketa egiten ari dira gaur Larrañako futbol zelaian. Herriko gazteez gainera, Bergaratik eta Arrasatetik etorritako 12-18 urte bitarteko nerabeak ere batu ditu ekimenak.

»» Ikusi argazki guztiak (27)

Gurutz Bidea, argazkitan

  Gizartea  Arrasate

»» Ikusi argazki guztiak (14)

Udaberriko hirugarren gaztekonkis lehiaketan dibertsioa da nagusi

  Kirola  Aretxabaleta  Eskoriatza

Eskoriatzako eta Aretxabaletako gaztelekuek Aste Santuko lehen egunetarako Gaztekonkis egitasmoa antolatu dute hirugarrenez. 12 eta 17 urte arteko gaztetxoak gustura ari dira egun hauetako ekintzetan murgilduta, lehiakor, eta eguraldia lagun dutela.

»» Ikusi argazki guztiak (24)

Korrika debagoiendarren begietatik

  Euskara  Debagoiena

Nola bizi izan dute Korrika debagoiendarrek? Korrikako bizipenen argazki galeria osatzen goaz debagoiendarrek bidalitako argazkiekin. Bidali zure argazki edo bideoak astelehena amaitu baino lehen 688 69 00 07 zenbakira (Whatsapp edo Telegram bidez).

»» Ikusi argazki guztiak (74)

Bergarako Santo Kristo Hilzorikoa ikusgai dago Sevillan

  Kultura  Bergara

Sevillako Santo Angel elizan dago jada Ariznoako San Pedro parrokiakoa Santo Kristo Hilzorikoa. Juan de Mesa eskultore sevillarraren barrokoaren goreneko lana da Bergarakoa eta Kristoren gaineko beste bi artelanekin batera erakutsiko dute hilabetez Sevillan. Bertan bizi den Rudy Abel Caceres bergararrak helarazi dizkigu argazkiak.

»» Ikusi argazki guztiak (8)