Zabalik da euskara ikastaroa egiteagatik diru-laguntza eskatzeko epea

  Euskara  Elgeta

Elgetatik kanpo egindako euskara ikastaroak diruz laguntzeko deialdia kaleratu du Elgetako Udalak. Aurten, gainera, %50 igo du Udalak diru-lerro hori eta 900 eurokoa da. Interesatuek hilaren 29ra arteko epea dute udaletxean eskaera egiteko.

Puntua oraingo astean

  Euskara  Debagoiena

Debagoienean oraindik ere dauden frankismo garaiko ikurrak erreportajean batu ditugu aste honetan Puntua aldizkarian; Miriam Urkia euskaltzain urgazle aretxabaletarrari elkarrizketa eta beste hainbat berri. Puntua etxean jaso nahi duzula? Egin bazkide! Orain, 30 euro bakarrik!!

Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioko zuzendaria: "Euskarazko blogak zabaldu, sustatu eta ezagutarazteko lanean jarraituko dugu"

  Euskara  Debagoiena

Iurdana Acasuso, Azkue Fundazioko zuzendaria: "Euskarazko blogak zabaldu, sustatu eta ezagutarazteko lanean jarraituko dugu"

Azkue Fundazioak blogariak eta gizartea teknologian trebatu nahi ditu, horretarako ekintzak zehatzak burutuz. Honekin batera, euskal erabiltzaileen artean, nabigazioa euskaraz bultzatzeko ahaleginak egiten jarraituko du sentsibilizazio kanpainen bidez.

Abian da arropa eta oinetako dendak euskaraz janzteko ekimena

  Euskara  Bergara

Idazlaguna proiektuarekin herriko merkataritzan euskarari lehentasuna eman nahi zaio eta hiruzpalau hilean behin, ekimen bat abiatzen dute herritarrak ere jabetu daitezen hizkuntza paisaiak duen garrantziaz. Oraingoan, arropa eta oinetakoen 21 dendak hartuko dute parte eta herritarrek euren erakusleihoetan jarritako bertsoak osatu beharko dituzte.

Puntua oraingo astean

  Euskara  Debagoiena

Maddalen Iriarte kazetari eta EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileari elkarrizketa aste honetan Puntua aldizkarian. Udako bainu denboraldian sartuta, eskualdeko bainurako aukera ez ohikoen gaineko erreportajea eta beste hainbat berri. Puntua etxean jaso nahi duzula? Egin bazkide! Orain, 30 euro bakarrik!!

Ahotik ahora, tira!

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Ahotik ahora, tira!

Horixe da aurtengo San Joanetako esaldi laburren lehiaketa irabazi duen leloa. Iñaki Barrena dugu egilea eta beretzat, lehiaketako sariaz gainera, bere esaldia jaietako zapian ikusteko ohorea.

Zapatuan "harremanak estutzeko hitzordua" izan zuten Mintzalagunek

  Euskara  Debagoiena

Zapatuan "harremanak estutzeko hitzordua" izan zuten Mintzalagunek

Euskal Herriko mintzalagun, mintzakide, berbalagunen topagune bilakatu zen zapatuan Derio, hamabigarren Mintza Egunean. Ekitaldi mordoa antolatu zituzten Mintzalagunek: hamaiketakoa, triki-dantza poteoa, bisita gidatua, kalejira, bazkaria… Lagunartean euskaraz hitz egiteko aitzakian antolatutako ekintzetan "bikain" aritu ziren parte-hartzaileak.

Puntua oraingo astean

  Euskara  Debagoiena

Puntua aldizkariak oparia dakar oraingo astean: Iker Martinez musikari oñatiarraren lehen bakarkako diskoa, Itzalen mundua. Eta ohiko erreportaje, elkarrizketa, artikulu eta abarrak: azalean, azterketen gaia; elkarrizketan, Xabier Unzurrunzaga arkitektoa… Etxean jaso nahi duzula? Egin bazkide! Orain, 30 euro bakarrik!!

Mintzalagunen topagune izango da bihar Derio

  Euskara  Debagoiena

Mintzalagunen topagune izango da bihar Derio

Bihar, ekainak 3, XII. Mintza Eguna egingo dute Derion, Topaguneak antolatuta. Egun osoko egitarauaren barruan, hainbat ekintza izango dira, guztiak ere euskararen bueltan. Topagunearen Mintzalaguna egitasmoan parte hartzen dutenak elkartzeko eguna da.

100 elkarrizketatik 45,5 egiten dira euskaraz Aretxabaletan

  Euskara  Aretxabaleta

100 elkarrizketatik 45,5 egiten dira euskaraz Aretxabaletan


Euskararen kale erabileraren gaineko azterketa egin zuen iaz Soziolinguistika Klusterrak eta emaitzen berri eman dute orain. Aretxabaletan behatutako elkarrizketen %45,5 izan dira euskaraz, %53,4 gazteleraz eta %1,2 beste hizkuntza batean.

Mintzanet egitasmoa aurkeztuko dute Udal euskaltegian

  Euskara  Arrasate

Mintzanet egitasmoa aurkeztuko dute Udal euskaltegian

Ekainaren 8an, eguena, izango da Mintzanet egitasmoaren aurkezpena eta ordubete inguruko bi saio egingo dituzte Udal euskaltegian: 11:00etan eta 18:00etan.

Mikel Irizar: "Lankidetza eta jarrera berritzailea dira Euskar4.0 estrategiak dakartzan elementu berrienak"

  Euskara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Euskar4.0 estrategia aurkeztu du orain gutxi Gipuzkoako Foru Aldundiak. Euskararen biziberritzea ''bidegurutzean'' dagoela ikusita, bertan harrapatuta geratu beharrean aurrera egiteko tresnak planteatzen ditu estrategia horrek. Aldundiko Hizkuntza Berdintasunerako zuzendari Mikel Irizarrek azaldu ditu xehetasunak.

Mondragoeren historia kontuak ezagutzen Zahar-Berrikoak

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Mondragoeren historia kontuak ezagutzen Zahar-Berrikoak

Zahar-Berriko mintzapraktikako hamalau lagunek bisita gidatua egin dute Arrasaten gaur, maiatzak 26. Beraiendako azalpenak ematen, Ugutz Basauri bergararra aritu da.

Mintzalagunak elkar ezagutzeko asmoarekin dator Mintza Eguna

  Euskara  Debagoiena HEMEN DEBAGOIENA

Hamabigarren Mintza Eguna egingo dute ekainaren 3an, Derion (Bizkaia). Ekitaldi mordoa antolatu dituzte eta horren berri eman du Topaguneko komunikazio eta kultura teknikari den Arrate Illarok.

Mendimetroak ekimenarekin bat egin dugu

Mendimetroak ekimenarekin bat egin dugu

Erabiltzailearen aurpegia   Euskara

Kilometroak 2017 barruan, Mendimetroak ekimena antolatu zuen Txantxiku ikastolak pasa den igandean. Arizmendi ikastolak, 2005ean geuk antolatutako Kilometroetan burututako ibilbidea egin genuen lagunartean (Basabeazpi – Urkulu – Arientza – Boliña – Basabeazpi). "Zu intzirika, ni irrintzika, euskaraz gatoz Lekaixoka… Ni xuxurlaka, zu deiadarka, euskaraz gatoz Lekaixoka!"