'La quimera' pelikula: altxor ezkutua

Sentsazio atsegina izaten da zinema-aretora sartzen zarenean eta ez duzuenean
sumatzen ikusten ari zaren istorioa nola garatuko den edo zein bidetik joango den. Ez dut esaten ezer ulertzen ez denean –halako filmak ere badaude–, baina, istorio eta kontatze modua ildo arruntetik aldentzen denean, ikuslearen jakin-nahia berpizten da. 

Batzuetan ikusleak ikuspegi zabala izan behar du, baina istorioan sartzen denean, gozatzeko aukera izaten du. Horixe da La quimera filmarekin gertatzen dena.

Istorioa Italian gertatzen da, joan den mendeko 80ko hamarkada inguruan. Protagonista lurpean dauden hilobi eta altxor etruskoak topatzeko ahalmen berezia duen ingelesa da. Ganora gutxiko pikaro-talde batekin lan egiten du, legez kanpo aurkitutako altxorra partikular bati saltzeko. Noraezean dabil, gabe maite zuen neska gaztearen galeragatik, eta bidean pertsonaia pila bat topatzen ditu.

Zuzendariak formatu eta tamaina askotariko irudiak erabiltzen ditu, garai eta mota askotariko
musika... Bada juglare moduko bat bere kantuen bidez istorioaren zatiak kontatzen dizkiguna. Jauregi zaharra, tren geltoki abandonatua, auzoetako berbena musikalak eta altxor etruskoak agertzen dira. Eguneroko bizitza beste garai bateko misterio eta indar magikoarekin nahasten dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak