Alaiberri abesbatzaren emanaldia izango da gaur antzokian

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko api. 25a, 08:50

Xalbadorpek antolatuta Bergarako Alaiberri abesbatzak gaur egingo du emanaldia antzokian; 17:30ean hasiko da. Sarrera doan da. Domeka, berriz, Ordiziarako irteeran parte hartzeko izena emateko eguna izango da.

Apirileko ekintzen barruan hainbat proposamen egin ditu Elgetako Xalbadorpe erretiratuen elkarteak eta gaur Alaiberri taldearen emanaldiaren txanda da. Aspaldiko ezagunak dira Alaiberrikoak Elgetan, eta aurten ere ez diote urteroko hitzorduari hutsik egingo. Espaloiko ateak zabalik izango dira 16:30etik aurrera. Sarrera doan da.

Irteera Ordiziara

Domekan, berriz, Ordiziara egitekoa den irteerarako izena emateko aukera izango dute Xalbadorpe elkarteko bazkideek. Taldeak autobusean egingo du joan-etorria. Prezioa da 30 euro. Zuzendaritzako kideak Ozkarbi elkartean izango dira domekan, 11:00etatik 13:00etara izen-emateak jasotzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak