EH Bilduk aldea murriztu arren, EAJ izan da garaile Bizkaian

Imanol Beloki Unamuno 2024ko api. 21a, 23:16

Jeltzaleek legebiltzarkide bat galdu dute Bizkaian, eta 11 lortu dituzte. EH Bildu, berriz, sei eserleku izatetik zortzi izatera igaro da, PSE-EEk lau legebiltzarkide lortu ditu, duela lau urte baino bat gehiago, eta PPk aurretik zituen biei eutsi die. Gainontzekoek ez dute eserlekurik lortu.

EAJren eta EH Bilduren arteko aldea asko murriztu da Bizkaian, batez ere, koalizioak egindako boto kopuruen goradakaren ondorioz. EAJk berriro gainditu du 200.000 botoen langa, eta EH Bilduk, berriz, duela lau urte baino ia 50.000 boto gehiago eskuratu ditu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak