Ekain Andres hil zela urtea betetzear deneean haren omenezko jaialdia antolatu dute. Kontzertuak emango dituzte honako taldeek: Txerrikumeak. The Clayton. Kaparrak. Etxepe. DMT: Denso, Mutiko, Tatta.
Joan Mari Irigoien (Altza, 1948) idazlearen Babilonia eleberri entzutetsua izango dute hizpide, Mikel Antzak gidatuta.
Txalo Produkzioak konpainiak Baginaren bakarrizketak lana eskainiko du. Adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako 200 emakumeei egindako elkarrizketen emaitza da. Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktorek emango diete ahotsa emakumeei, poesia, probokazioa eta barrearen bidez. Sarrera: 5 euro.
Lehen Hezkuntzako umeak dituzten familientzat buruhandiak egiten ikasteko tailerra antolatu dute. Izena aldez aurretik eman behar da, apirilaren 2tik 10era bitartean, Arkupen.
Sustrai Teatroak eta Eriz Alberdi aktoreak Phileas Fogg-en istorioa kontatuko die ikus-entzuleei zakar poltsak, erratzak, zoru-garbigailuak eta trapuak erabilita besteak beste. Sarrera: 3 euro.
Gipuzkoako 53. hiru txirlo bola-joko txapelketari dagokion jaurtialdia izango da. Izen-ematea: 5 euro.
Jazz, blues eta boogie woogie doinuak eskainiko dituzte Paul San Martinek (pianoa) eta Fran Serranok (kontrabaxua) osatutako bikoteak. Sarrera: 5 euro.
Udalatxi dagokion balioa emateko Besaide Mendizale Elkarteak ekoiztutako dokumentala eta Bilboko Mendi Film Festival-en aurkeztua.
Vilafranca del Penedès herriko Castellers de Vilafranca elkartekoek erakustaldia egingo dute.
Lehen Hezkuntzako umeak dituzten familientzat buruhandiak egiten ikasteko tailerra antolatu dute. Izena aldez aurretik eman behar da, apirilaren 2tik 17ra bitartean, Arkupen.
Miren Larrea ipuin kontalariak Katalinen bila izeneko saioa eskainiko die 5 eta 8 urte bitarteko umeei. Izena emateko epea: apirilaren 8tik 23ra, liburutegian.
Korrontzi talde bizkaitarrak 20. urteurreneko biraren baitan geldialdia egingo du.
Eneko Barberena (Arrasate, 1983) idazlearen Suak erreko ez balu eleberri beltza izango dute hizpide, Mikel Antzak gidatuta.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | ||||
4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 |
11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 |
18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 | 24 |
25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 | 31 |