Ostegun kontalariak

2017/03/30 18:00

Oñatiko udal liburutegia | Oñati |Literatura

Maite Galarzaren eskutik 'Beldurrentzako ipuinak'. 6-9 urte bitarteko haurrei zuzenduta

“Comancheria” filma, zineklubean

2017/03/30 20:00

Zinema aretoa | Oñati |Zinema

“Comancheria” filma. (AEB, 2016). Zuzendaria: David MacKenzie.

Urteko batzar orokorra

2017/03/31 17:30

Santa Ana antzokia | Oñati |Deia

Pake Leku erretiratuen elkarteak urteko batzar orokorra egingo du.

'El código Atenea' antzezlana

2017/03/31 19:00

Oñatiko kultura etxea | Oñati |Antzerkia

Elkar Hezi ikastetxeko DBH 4. mailako Kultura Klasikoko ikasleek, laugarren urtez antzinako antzerkia eta gaur eguneko gizarte arazoak lotzen dituen antzerki obra antolatu dute. Eguzki Zubia da antzezlea.

Ludoteka ibiltaria

2017/04/01 10:30

Portu kaleko plazatxoa | Oñati |Deia

Ludoteka ibiltaria. 3-10 urte bitarteko haur guztiei zuzenduta


'Etxeratzeko garaia da' aldarrikapen ekitaldia

2017/04/01 13:00

Foruen plaza | Oñati |Deia

Joseba Arregi'Azpilleta'k 25 urte daramatza espetxean. Egun, 71 urte ditu.

Karidadeko Alabei eskerrak ematko ekitaldiak egingo dituzte asteburuan

2017/04/01 18:00

San Martin egoitza | Oñati |Ospakizunak

Oñatin egindako lana eta ibilbidea jasotzen duen liburua aurkeztuko dute zapatuan eta Olaitturri kultur elkarteak Leonard Cohen-en 'Aleluia' abestia eskainiko die. Domekan, meza egingo dute parrokian eta ondorengo omenaldian herriko abesbatzak, musika bandak eta udal ordezkariek hartuko dute parte. Hamalau moja dira etortzekoak.

'Karitateko Alabei esker onez/Tributo a las Hijas de la Caridad' liburu aurkezpena

2017/04/01 18:00

Oñatiko San Martin egoitza | Oñati |Bestelakoak

'Karitateko Alabei esker onez/Tributo a las Hijas de la Caridad' liburu aurkezpena

Ekiza, zuzenean

2017/04/01 19:30

Antixena gaztetxea | Oñati |Musika

EKIZA, Wilis Drummond-eko abeslaria izateagatik ezaguna, Baionako musikaria da. Taldetik kanpo, bakarkako ibilbidea hasi zuen orain dela urte bat argitaratu zuen diskoarekin. Oraingoan, zuzenean grabaturiko kantak bildu ditu disko berri batean, eta berau aurkeztera etorriko da Antixenara.

Karidadeko alabei omenezko ekitaldia

2017/04/02 11:45

San Migel parrokia | Oñati |Musika

Partaideak:

  • Oñatz dantza taldea
  • Aita Madina txistulari taldea
  • Txinparta bertso eskola
  • Musika Banda
  • Parrokiako koruak
  • Aloña abesbatza (Pake Leku)
  • Jose de Azpiazu musika eskola
  • Oñati abesbatza
  • Ganbara abesbatza

11:00etako mezaren ostean

'GU (ez gaude bakarrik)' haur antzerkia

2017/04/02 17:00

Santa Ana antzokia | Oñati |Antzerkia

5 urtetik gorakoendako. BOROBIL Teatroa taldearen eskutik. Sarrerak (3.50 €) aurrez salgai bibe.me atarian

Nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak (IAT/ITV)

2017/04/03 09:00

Oñati | Oñati |Deia

Nekazaritzako ibilgailuen aldiko azterketa teknikoak (IAT/ITV):

  • 9:00etan Urtiagain aparkalekuan
  • 12:00etan Oñati garajean

'Gazteak kalean' hitzaldia

2017/04/05 18:30

Antixena gaztetxea | Oñati |Hitzaldiak

Tolosako bost gazteri 2 eta 5,5 urte bitarteko espetxe zigorrak eskatzen dizkiete. Isunetan 50.000 euroko
eskaerak dituzte. Guzti hori zela izan den azaltzen hainbat hitzaldi ari dira ematen Euskal Herri osoan zehar, horretarako prestatu duten dokumental batekin. Gaur egun zela aurkitzen diren eta egoerari buelta emateko hemendik aurrerako asmoak azalduko dituzte.

'Laura deitzen zioten' liburuaren aurkezpena

2017/04/06 19:00

Antixena gaztetxea | Oñati |Literatura

Leire Ibargurenek idatzi du Laura deitzen zioten liburua eta bertan Miren Odriozolaren bizitza eta borrokak azaltzen dira. "Odriozola 1980ko hamarkadan internazionalismoaren eta ikurrinaren mendean El Salvadorrera joan zen bertako iraultzan parte hartzera. Horren aurretik borroka anitzetan parte hartu zuen, baita ondoren ere; ETAko kide Francoren kartzelak ezagutu zituen; borroka feministaren parte izan zen; Auzitegi Nazionalak udalbiltzan egindako lanagatik auzipetu zuen… Liburua bizitza eta mundu osoa borroka zelai izan duen emakume baten biografia da".

Korrika Txikia, txokolatea, txorimaloak...

2017/04/07 15:00

Oñati | Oñati |Ospakizunak

Oñatiko Korrikako batzordeak eta hiru ikastetxeak elkarrekin antolatuta, Korrika Txikia egingo dute:

  • 15:00etan, Korrika Txikia herriaren erdigunean
  • 17:00etan, txokolate jana Foruen plazan
  • 18:00etan, txorimaloak herriko kaleetan zehar
  • 22:00etan, BatZuk dokumentala eta Txikiren bakarrizketak saioa gaztetxean

Odol ateratzea

2017/04/07 17:00

MUko enpresagintza fakultatea | Oñati |Deia

Apirileko odol ateratzea

'BatZuk' dokumentala eta Txikiren bakarrizketa

2017/04/07 22:00

Antixena gaztetxea | Oñati |Ikus-entzunezkoak

Korrikako egitarauaren barruan.

Ordu erdi irauten duen dokumentalean “Euskal Herriko esparru desberdinetako hainbat euskaldunen aniztasuna agertzen da”. Euskaldun horiek Maika Etxekopar, Ander Larunbe, Elena Caballero La Basu eta Daniel Alvarez dira, pelikularen protagonistak. Euskalduna izateko milaka modu daude eta haiek, bakoitzak bere kultura-aniztasunetik, bat egin dute euskararekin. Haiekin batera, BATZUK gehiago gara.

Horren segidan, Jon Martinez Esnaola donostiarraren Txikiren bakarrizketa saio umoretsua egongo da.

Korrika Oñatin

2017/04/08 11:00

Oñati | Oñati |Ospakizunak

Korrika gaur, zapatua, iritsiko da Oñatira:

  • 11:00etan, Korrikari ongietorria girotu. Parke gorrian
  • 11:30ean, Korrika Udanako gainera helduko da
  • 12:00etan, Korrika Bidaurretara helduko da
  • 13:15ean, triki-dantza-kantu poteoa Foruen plazan hasita
  • 15:00etan, herri bazkaria gaztetxean (Sarrerak salgai Boga, Ona eta Izarraitz tabernetan. 10 euro langileendako eta 8 euro langabetu eta ikasleendako)
  • 17:00etan, erromeria Trikimailu taldearekin gaztetxean
  • 18:00etan, gaztelekuan gazteek eurek antolatutako ekintza

Gomiztegira mendi irteera

2017/04/09 08:30

Arantzazu Parketxea | Antzuola |Irteera

Gomiztegira mendi irteera. Gaia: Artzaintza. Gomiztegiko artzain eskola. Arantzazuko Parketxeak antolatuta. Prezioa da 3 euro. Aurrez izena ematea komeni da: 943 78 28 94.

Mendi irteera

2017/04/16 08:00

Postetxea | Oñati |Irteera

Aloña Mendik antolatutako irteera. Ibilbidea da: Bernedo - Peña La Población