XIX. Aloñako igoera. Aurten, Salomon markak antolatzen duen Golden Trail National Series zirkuituaren barruan.
San Isidro Pilota Txapelketako final laurdenak jokatuko dira, benjamin eta alebin mailan, eta infantil eta kadeteetan.
Espaloian dagoen Memoria Historikoaren Euskal Interpretazio Zentrotik abiatuta bisita gidatua lubakietara. Izena ematea beharrezkoa da: 943 79 64 63 edo turismo@debagoiena.eus.
10:30ean, meza. 11:00etan, pilota partiduak, eta ostean, pintxoak auzoko elkartean. 14:00etan, etxafuegoak jaiak bukatzeko.
Ordiziara egitekoa den irteerarako izena emateko aukera izango dute Xalbadorpe elkarteko bazkideek, domekan. Taldeak autobusean egingo du joan-etorria. Prezioa da 30 euro. Zuzendaritzako kideak Ozkarbi elkartean izango dira domekan, 11:00etatik 13:00etara, izen-emateak jasotzeko. Laguntzailea: Elgetako Udala.
Eguneko egitaraua: 11:00 Puzgarriak, Cordoba y Oro plazan. 11:30 Pulpeiroak, Gudari plazan. 12:00 Arrasateko erraldoien eta txistularien kalejira. 13:00 Patata tortilla txapelketa, Gudarien plazan. 16:00 Mus txapelketa, Rincon tabernan. 17:00 Potx magoa, Gudarien plazan. 18:00 Umeentzat disko festa Akorderekin.
Gaurko egitaraua da: 11:00: meza nagusia 12:30: gazta eta sagardo dastatzea 17:00: jolasak 18:00: txorimaluak
Musika eskolako 30 haurri banda nola osatzen den erakutsiko zaie.
Top kondairak delako emanaldia egingo dute, Aitor Biainek gidatuta.
Xabi Igoa, Peru Abarrategi eta Ane Zuazubiskar bertsotan. Sarrerak, 30 euro.
'Dragoi-jagolea' animaziozko filma. Iraupena: 99 minutu. Sarrera da lau euro.
Pelax talde donostiarrak kontzertua emango du gaztetxean Burrunda Faktoriaren egitarauaren barruan, Aloñako Igoera eguna borobiltzeko.
Laburbira, euskarazko zortzi film laburren emanaldia. Amaia Lejarretaren Erro, Jone Arriolaren Dena asmatuta dago, Gillermo Ordasen Katalinaren zoria, Ander Iruretagoyenaren Babesa, Mikel Alvarezen Mundu berri bat, Ane Cuestaren Zirrara, Ilune Diaz eta Jordi Nueten Talkak eta Kim Maiteny Munoaren Betizu buru izango dira ikusgai.
Frantzia sortua zen. Frantsesak sortzea bakarrik falta zen. Bizkarsoro herria ez da existitzen eta, era berean, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke, baita Eskoriatza ere. Josu Martinezek zuzendutako fikziozko luzemetraia. Sarrera: doan
Zuzendaria: Thea Sharrock Iraupena: 102 min Generoa: Komedia / Thriller Adina: Guztiontzat Prezioa: 5.00 € Hizkuntza: Gazteleraz Informazioa eta sarrerak: www.seminarixoa.eus
'Pájaros' filma (Espainia, 2024). Zuzendaria: Pau Dura. Iraupena: 100 minutu. Sarrera da bost euro.
Artista liburuen erakusketa, liburutegian, hil amaierara arte. Herriko neska-mutikoek egindako artista liburuak dira.
Hortensia Alcala margolariaren pintura erakusketa ikusgai apirilaren 15etik 28ra.
Eduardo Alsasuaren margolanak ikusgai, gaurtik maiatzaren 12ra arte.