Adineko pertsonek euren emozioak ezagutu, erregulatzen trebatu eta ongizate emozionalean eragiten duten baliabideak praktikatzeko lau saioko tailerra KZgunean. Egunak: apirilaren 26an eta maiatzaren 3an, 10ean eta 17an. Ordutegia: 10:00etatik 12:00etara. Gidariak: L. Urra eta C. Palacio psikologoak. Antolatzailea: Elgetako Udaleko gizarte-ongizate saila.
16:30ean, Mendiz mende argazki erakusketaren irekiera 17:00etan, Herrixa Dantzan 18:30ean, Iratxoak eta basoko sorginkeria antzezlana umeendako
Eñaut Zubizarreta Trigger txelo-joleak Doodem izeneko bidaia proposatuko du herriko musikak oinarri hartuta. Bi lagun izango ditu oholtzan bidaia horretan laguntzeko: Iñigo Xalbador (1992, Barañain) saxo baritonoa eta Amaiur Luluaga (1992, Anoeta) dantzaria.
'El especialista' filma (AEB, 2024). Zuzendaria: David Leitch. Iraupena: 126 minutu. Sarrera da bost euro. Oharra: gaur, jatorrizko bertsio originalean.
Bergarako Sortuk antolatutako Udaberri Feminista ekimenaren baitan Nerea Ibarzabal eta Eli Pagola bertsolarien saioa izango da; Jone Igartuak jardungo du gai-jartzaile lanetan.
Eduardo Alsasuaren margolanak ikusgai, gaurtik maiatzaren 12ra arte.
Javier Solerrek ekarritako antzinako irratien erakusketa egongo da ikusgai maiatzaren 6tik 19ra.
Gaur zabalduko dute Esteban Montoriok eta Joseba Sarrionaindiak zuzendutako erakusketa, azken horrek egingo duen hitzaldiarekin. Ekainaren 14ra arte egongo da ikusgai.
Puntaik Punta 2024 Debagoieneko Bidezidorren Jaialdia Elgeta, maiatzak 10-12 bitartean https://puntaikpunta.turismodebagoiena.com/