Bizi Baratzea liburuaren aurkezpena eta solasaldia

2017/04/29 9:00-13:00

Elosuko Elurtxiki Elkartean Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati

Jakoba Errekondoren eskutik, Euskadi Irratiko saioa Elosutik zuzenean eta ondoren, "Bizi baratzea" liburuaren aurkezpena eta galdera-erantzunak (baratzeaz, fruitu arbolez, lorategiaz, etxeko landareez, basoaz,...)

Antzerkia: Barro rojo

2017/04/30 19:00

Zaldibar antzokia Eskoriatza |Antzerkia

Bidaia bat. Ikuskizunaren protagonistak kontatuko digun bidaia bat. Bere historia eta osaba homosexual batena. Istorio bat beste baten barnean. Osabaren historia: kontzentrazio- esparru batean sartu zuten eta, ondoren, Francoren kartzelan. Eta hori guztia homosexuala izateagatik.

Iraganeko bi errealitateren historia. Hitlerren Europa eta Francoren Espainia. Eta bere historia, iragan horretaz elikatzen dena.

Javier Liñena
Prezioa: 4 €

Errekan Gora 10 urte

2017/05/13 19:30

Herriko plazan Eskoriatza |Musika

Atxorrotx KKultura Elkartearen eguna ospatuko da egun osoko ekintzekin. Bestalde, Errekan Gora musika jaialdiaren hamargarren edizioa izanda, emanaldi berezia eskainiko dute maiatzaren 13an. Ondoren, uztailean izango dira egitarauko kontzertuak.

Eskoriatza Kirol Elkartearen Eguna

2017/05/27 10:00

Herriko plazan Eskoriatza |Ospakizunak

Maiatzaren 27an ospatuko da Eskoriatza Kirol Elkartearen Eguna.

Ikastaroa: Buztingintza eta zeramika tailerra

2017/01/04

Zubiate labea Eskoriatza |Ikastaroak

Eguaztenetan, haurrak 16:45etik 17:45era egongo dira eta helduak 18:00etatik 20:00etara.

Kardio makina ikastaroa hirugarren adinekoentzako

2017/04/25

Manuel Muñoz kiroldegian Eskoriatza |Kirola

Kiroldegian erositako makina kardiobaskular berrien erabilpen egokia sustatzeko asmoz antolatu da ikastaroa. Hirugarren adineko pertsonei zuzendutakoa izango da, eta apirilaren 25ean eta 27an emango da, 10:30ean hasita.

Txistu ikastaroa

2017/04/28

Beheko-errota Musika Eskola Eskoriatza |Ikastaroak

Txistua jotzen ikasteko ikastaroa antolatu du Beheko Errota musika eskolak.

  • Irapena: Apirilaren 28tik ekainaren 16ra
  • Egunak: Ostiralak
  • Ordutegia: 19:45 – 20:45
  • Irakasle: Domentx Ucin
  • Prezioa: 20 € ikastaro osoa

Informazio gehiago:

'Hi, selphie! lehiaketa

2017/04/29

Gaztelekua Eskoriatza |Lehiaketak

Instagram aplikazioa erreminta moduan erabilita, erronka ezberdinei aurre egin beharko diete parte hartzaileek. Zapatuan, 17:30etan hasiko da lehiaketa eta argazki ginkana bat antolatu da horretarako. Taldetan banatuta: selphie bitxiak atera beharko dituzte, herriko txoko bateko elementu bat aurkitu eta argazkia atera… bezalakoak.