'Fabulous Basterretxea' izeneko tailerra 6 eta 12 urte bitarteko umeendako. Nestor Basterretxeak berak Arantzazuko Kriptan egin zituen muralak aztertzeko aukera izango dute. Horretaz gain, haurrek, pintura murala, collage-a eta eskultura bezalako arte plastikoetan trebatuko dira. Izena emateko: adiskideak@arantzazu.org helbidera idatziz edo 688 61 38 40 telefono-zenbakira deituta. Lantegien partaide kopurua 20 lagunekoa da, eta parte-hartzaile bakoitzak bost euro ordaindu beharko ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.