Auzo-konpost guneetako ongarria banatuko dute laster

Oihana Elorza Gorostiza 2024ko ots. 19a, 15:57
Izaro Elorza alkatea eta Iker Oñate ingurugiro zinegotziak eskuorriekin.

Sistemaren "onurak" ikusita, herritarrei dei egiten die udalak auzo-konpost guneetan izena emateko. Bideoa eta eskuorriak atera ditu.

Egun, 208 familia daude herriko zazpi auzo-konpost guneetan izena emanda –Zubibarri, Bidebarrieta, Errekalde, San Martin, San Lorentzo, Eltzia eta Ugarkalde–. Horietan, guztira, 2,7 tona konpost jasotzen da urtean, eta, sistemak dituen "onurak" ikusita, Udalak dei egiten die herritarrei gune horietan izena emateko. Eskuorriak banatzen dihardu egunotan, eta bideo bat argitaratu du.

Martxoan banaketa

Konpost prozesu osoa egiten da guneetan, hezurrak txikitzeraino. "Eginez ikasi da, eta ikasiz egin da; betiere, herriko guneen eta erabiltzaileen beharrak eta sistemaren arrakasta bilatuz, prozesua bera herrira egokituz", azaldu du Ingurumen zinegotziak, Iker Oñatek. Auzo-konpost guneak erabiltzen dituzten familiek %25eko hobaria izango dute zaborraren tasan, eta lehentasuna sistematik lorturiko ongarria jasotzen. Hain zuzen ere, martxoan egingo dute hurrengo banaketa; urtean birritan egitea da Udalaren asmoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak