Bertako zuhaitzak landatu dituzte Sanmartzialalden

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2024ko urt. 28a, 12:42

Kukubaso elkarteak antolatuta, bertako zuhaitzak landatu dituzte dozenaka herritarrek gaur goizean Sanmartzialalden, hala nola haritzak, elorriak, arteak eta gaztaiondoak; guztira, 250 zuhaitz.

Royde kooperatibarekin aritu dira elkarlanean beste jabe batzuek lagapenean utzitako lursailean, eta, zuhaitzez gain, kabi-kutxak eta saguzar-etxolak ere jarri dituzte. Are gehiago, baita intsektuendako etxola ikusgarria ere. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak