Hilda zeuden hiru zuhaitz bota dituzte, berriak landatzeko

Eneko Azurmendi Barrena 2024ko urt. 16a, 10:59
Moztu dituzten zuhaitzak, Biteri plazan.

Lehortuta zeuden hiru zuhaitz bota dituzte gaur goizean Biteri plazan. Azken hiruzpalau urteetan udal langileak atzemanda zuten zuhaitzak indarra galtzen hasiak zirela, eta, uda honetan, "erabat lehortu" direla jakinarazi dute. Hiru zuhaitz horien ordez, Viburnum lantana espezieko hiru zuhaixka landatuko dituzte.

Prezero enpresak egindako txostenaren arabera, ihartutako zuhaitz horiek "leku desegokian" zeuden. "Sustraiek beharrezkoa zutena baino espazio txikiagoa zuten, eta material gogorrez osatutako ingurune batean landatuta zeuden, Biteriko parkingaren gainean. Material horiek beroagoak direnez, zuhaitzek, lehorte eta tenperatura altuetan asko sufritzen dute", adierazi du Udal Gobernuak.

Eremu berde txiki hori non dagoen ikusita, eta "sistema erradikularretarako lur gutxi" dagoela kontutan izanda, teknikarien proposamena izan da hildako zuhaitzak kendu, eta horien ordez baldintza horietara egokitu daitezkeen zuhaixka-espezie autoktonoekin ordezkatzea. Ondorioz, hiru zuhaitz horien ordez, Viburnum lantana espezieko hiru zuhaixka landatuko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak