Aretxabaletako aukera energetikoak aurkeztuko dituzte

Mirari Altube Arrese 2024ko mar. 19a, 15:10

Herriko egoeraren eta aukera energetikoen gaineko argibideak emango dituzte Debagoiena 2030eko Aritz Ameztegik eta Leintz Bailarako Ekiolako Errektore Kontseiluko Aritz Otxandianok. Martxoaren 21ean izango da, eguena, 18:30ean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Tecnaliak D2030endako egin duen azterketaren emaitzak azalduko dituzte, alde batetik. Debagoieneko egoera energetikoaren diagnostikoa egin du, eta baita ahalmenaren estimazio bat ere.

Ekiolak, bestalde, proiektuaren nondik norakoen, gaur egungo egoeraren eta martxan duen bazkidetza kanpainaren berri emango du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak