AHTko lanek Angiozar erreka zikindu dutela salatu dute, "beste behin"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko urt. 16a, 10:17
Angiozar errekak Deba ibaiarekin bat egiten duen tokia, Labegaraietan. Argazkia: Angiozar Bailara Batzarra.

Angiozar Bailarako Batzarrak salatu duenez, AHTko lanek berriro ere zikindu dute Angiozar erreka: "Euri asko egiten duenean, AHTko obratik lohi gris bat isurtzen dute errekara. Ondorioz, errekak kolore grisa hartzen du eta azpiko harri guztietan lohi grisa geratzen da. Beste behin gertatu da, irailean ere egoera salatu genuen".

Angiozar Bailarako Batzarrak "enegarrenez" salatu du egoera eta eskatu dute dagozkion administrazioei beharrezko urratsak eman ditzatela halakorik errepikatu ez dadin.

Goiko argazkian, AHTko lanak Angiozarren. Behean, Angiozar erreka bi lekutan. Argazkia: Angiozar Bailarako Batzarra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak