AHTko lanek Angiozar erreka zikindu dutela salatu dute, "inoizko isurketa handienarekin"

Jokin Bereziartua Lizarazu 2023ko irailaren 6a

Angiozar errekaren egungo egoera, Angiozarko bizilagun batek bidalita.

Angiozar bailarako bizilagun batek salatu du AHTko lanen ondorioz Angiozar erreka zikin dagoela. "Angiozar Bailaran AHTko tuneletako zulaketetan hainbat ur eta lohi zikin batzeko arazgailu batzuk daude tuneletako irteeretan. Hainbatean behin, euri jasa handiek araztegi horien gaitasuna gainditzen dute eta gainezka egiten dute, lohi eta zikinak errekara botaz. Azken isuria inoizko handiena dela iruditzen zait", dio.

Azken isuri horren kalteak erakusteko argazkiak ere bidali ditu Angiozarko bizilagunak: "Euriak gelditu dira, eta oraindik ibaiak gris kolorea darama. Ur azpiko hondoa lohi beltz grisez beteta dago, eta karramarro eta arrainen arrastorik ez dago. Egoera hori errepikatu eta okerrera doa eskuduntza zuzena duten administrazioen itxurazko neurri zuzentzailerik gabe".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak