Itsasmendiko zuhaitz landaketa bertan behera laga dute, eguraldiagatik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2024ko ots. 22a, 14:36
Kukubasok Sanmartzialalden antolatutako landaketa.

Kukubaso elkarteak eta Bergarako Udalak zapaturako, hilak 24, antolatuta zuten Gorlara bidean dagoen Itsasmendi lur eremuko zuhaitz landaketa atzeratu egin dute, eguraldi iragarpenengatik.

Kukubaso elkarteak jakinarazi du aurrerago jakinaraziko dutela hurrengo landaketarako data: "Euria, hotza eta haizea aurreikusten denez eta izena eman dutenen artean ume asko zegoela ikusita, landaketa aurrerago egingo dugu. Datozen egunetan jakinaraziko dugu data berria".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak