Bost partzela daude libre herriko baratze parkean gaur egun

Larraitz Zeberio Lekuona 2024ko ots. 12a, 09:30

Udala erabiltzaile berriak izendatzeko kanpaina abiatu du. Interesatuek udaletxean jaso dezakete informazio gehiago.

Elgetako baratze parkeak 50 metro karratuko hogei partzela ditu, eta gaur egun bost libre daude. Guneak erabilera ona izan du 2015eko ekainean martxan jarri zenetik, eta horrela izaten jarrai dezan bost partzela horiek interesa duten herritarren eskaeren zain daudela jakinarazi du Elgetako Udalak. "Kanpaina bat jarri dugu martxan herritarrek jakin dezaten partzela horiendako jabe bila gabiltzala", azaldu du Ingurumen zinegotzi Miren Ibarbiak. "Ehun euroko fidantza eskatuko da, eta hobariak daude errentaren arabera".

Interesatuek udaletxean jaso dezakete informazio gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak