ALBISTEAK

Elgetako baratze parkea, Kutxa Ekogunearen Sarearen barruan

Txomin Madina Milikua 2015eko ekainaren 30a

Kutxa Ekogunearen Baratze Parke Sarearen aurkezpena egin dute gaur Elgetan. Izan ere, bertan abian jarri berri duten baratze parkea da sarera batu den azkena, eta baita Debagoieneko bakarra ere. Momentu honetan hogei partzela daude Elgetako baratze parkean, eta horietatik hamalau daude esleituta. Ekogunearen Sarean sartuta egoteak, laguntza teknikoa jasotzeko aukera dakar. Horren adibide da erabiltzaileen zalantzak argitzeko martxan jarri duten 'Furgobaratza' zerbitzua. Uztailaren 8an helduko da berau Elgetara. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak