Debagoieneko egoera energetikoaren eta energia-komunitateen gaineko hitzaldiak, gaurtik hasita

Miren Arregi Amasorrain 2024ko mar. 6a, 11:04
Urtarrilean Elgetan egindako Energiaren Puntua bulegoaren aurkezpeneko argazkia

Gaur egingo da Energiaren Puntua bulegoaren testuinguruan herrietan antolatu duten hitzaldi zikloaren baitako lehena. Elgetako osoko bilkuren aretoan egingo da, 18:30ean. Debagoiena 2030ek, Ixotzen energia-komunitateak eta Elgetako udalak elkarlanean antolatu dute hitzaldia.

Gaurko hitzaldian, Tecnaliak D2030endako egin duen azterketaren emaitzak azalduko dituzte alde batetik. Izan ere, Tecnaliak Debagoieneko egoera energetikoaren diagnostikoa egin du eta baita ahalmenaren estimazio bat ere. Alegia, biomasatik eta Debagoieneko teilatuetan plaka fotovoltaikoak jartzetik zein energia eskari hornitzera iritsiko litzatekeen. 

Ixotzen energia-komunitateak, bestalde, proiektuaren nondik norakoak, gaur egungo egoera eta martxan duen bazkidetza kanpainaren berri emango du.

Gainerako herrietan ere errepikatuko da eredu. Alegia, D2030ek, dagokion herriko energia-komunitatearekin eta udalarekin batera egingo du hitzaldia. Hona hemen zehaztutako datak.

Herria

Data

Ordua

Lekua

Antolatzaileak

Elgeta

Martxoak 6

18:30

Udaletxeko pleno aretoa

Elgetako Udala, Itxotzen eta D2030

Antzuola

Martxoak 11

18:00

Olaran  Etxeko beheko aretoa

Antzuolako Udala, D2030

Gatzaga

Martxoak 14

18:00

Ludoteka

Gatzagako Udala, Ekiola eta D2030

Eskoriatza

Martxoak 18

18:00

Ibarraundi Museoa

Eskoriatzako Udala, Ekiola eta D2030

Arrasate

Apirilak 10

18:30

Kulturateko Jokin Zaitegi gela

Arrasateko Udala, Ekiola, eta D2030

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak