Pertsona jatortzat dut nire burua, beraz, ez dut sekula zendutako inori buruz gaizki hitz egingo. Baina bi hitzetan esan beharra daukat: aski da! Albako dukesa hil da. Ados, ba goian bego. Kito!
Eskerrak Buenafuenteren umore argia agortezina den, telebistan azkenaldian ikusten ari garen zabor guztiaren artean arnas apur bat hartzen baitugu artista kataluniar horrekin.
Espainiako telebista kateek, batez ere Cuatrok eta Telecincok, aste osoa daramate munduko futbol txapelketan Brasilek Alemaniaren kontra jasotako jipoi historikoa goraipatzen, 1 eta 7!