‘Bailando’ kantuaren erruz

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2014ko ira. 18a, 00:00

Aste honetan Tele Bilbao katean azaldu da, BECen, saskibaloi txapelketan, speaker lanak egiten aritu zen gizona bere kaleratzea salatuz.

Zergatik kaleratu zuten? Enrique Iglesiasen Bailando kantuarekin hitz jokoa egiteagatik. Letrak zera dio: "Zurekin gau ero bat igaro nahi nuke". Kantu hori behin eta berriz dantzatu zuen cheerleader edo animatzaile neska talde batek, euren jantzi sexiaz ponpoiak astintzen, saskibaloi partiduen atsedenaldietan.

Speakerrak orduan esan zuen: "Eta nori ez litzaioke talde zoragarri horrekin gau ero bat igarotzea gustatuko?".

Egundoko kultura maila zuen norbaiti iruditu zitzaion esatea esaldi hori matxista omen zela, eta ondorioz, gizon hori kale gorrian utzi dute.Erotu egin al gara? Ados nago, agian esaldi hori tokiz kanpo zegoela eta nire ustez, erabat soberan dago esaldia. Baina arrazoi horregatik gizon bat matxista dela leporatzea eta ondorioz kaleratzea, gehiegikeria higuingarria iruditzen zait niri.

Zein izango da hurrengo pausua? Enrique Iglesiasen kantua debekatzea? Barkatu, baina inkisizio garaiak aspaldi igaro ziren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak