Egia da geroz eta beranduago egiten duela bere agerpena telebistako pantailan; prime time-etik aldendu eta late night ordutegian eroso kokatu baita, gaueko lehen orduak dakarren audientzien gudatik urrun.
10 urte daramatza dagoeneko gure bizitzan (20 urte Katalunian) eta egia da, akaso, bere umorea zertxobait zaharkitua edo desfasatua geratu dela, baina oso ondo eman dio buelta gabezia horri Berto Romero bezalako ezkutari fidela alboan ezarriz.
Romero saiatu zen Buenafuentez mozorrotu eta Paramount Channel katean bere saio propioa izaten, baina futbolean gertatzen den bezala, batzuetan, aurrelaririk onenak ez dira ezer bere alboan gol pasea ematen dion erdilaririk gabe. Hori dela eta, bien arteko indarra ongi baino hobeto baliatzen jakin dute, originaltasuna eta entretenimendu osasuntsu eta adimentsua aldarrikatuz. Eskerrik asko, Buenafuente.