Podemos? Noski baietz!

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2014ko eka. 5a, 00:00
Europako hauteskundeen bixamonarekin aritu gara aste osoan zehar telebista kate guztietan.

Bakoitzak bere irakurketa propioa eginez, noski, denak txapeldun! PSOE izan ezik. Argi dago begiratzen duzun tokitik begiratuta ere, zartatekorik handieta eurak hartu duela. 

Baina hautsak harrotu dituen alderdirik entzunena ‘Podemos’ izan da, alegia, ‘ahal dugu’.

Eskuineko telebista kateko albistegi eta tertuliakideak urduritu egin dira nonbait, egundokoak esan baitituzte Pablo Iglesiasen alderdiaren kontra, eta normalean, eskuina urduritzen denean, zerbait ondo egin den seinale izaten da. Espainiako 4. indar politikoa izatea ez dut uste kasualitate hutsa denik.

Ez dut Podemos alderdiaren aldeko apologia egin nahi, ezta gutxiagorik ere! Baina nire uste apalean, telebistako tertuliakide horiei guztiei esango nieke: utz dezagun bada, Pablo Iglesias bakean, ea  zer egiteko gai den. Ez dela politiko perfektoa izango? Noski ezetz! Berak ere mila akats izango dituela? Noski baietz! Baina ez dut uste orain arte gure poltsikoetatik mutur aurrean lapurtu diguten lotsagabe horiek baino askoz ere okerragoa izango denik.

Beraz, Podemos? Ahal izango dugu!.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak