Albako dukesa eta telebista

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2014ko aza. 27a, 00:00

Pertsona jatortzat dut nire burua, beraz, ez dut sekula zendutako inori buruz gaizki hitz egingo. Baina bi hitzetan esan beharra daukat: aski da! Albako dukesa hil da. Ados, ba goian bego. Kito!

Espainiako telebista kate guztiek aristokrazia eta nobleziaren menpe bizi garela gogorarazteko ardura izan dute egunotan. Espainiako telebista kate guztiek saldu egin nahi izan digute emakume horrek zerbait garrantzitsua egin zuela, eta argumentu hori arrazoitzeko behin eta berriz erabili dituzten esaldiak hauek izan dira: "bere bizitza nahi izan zuen moduan bizi zuen", "jendearen iritziari jaramonik egin gabe, berak nahi zuena egin zuen". Jakina! Nola ez ba! Horrek izan duen diru guztiarekin ni neuk ere egingo nuke sudur puntatik irteten zaidana.

Bere ezkontzara Franco ez gonbidatzeagatik eta hamaika bikote izateagatik pertsona bat garrantzitsua dela esateak argi uzten du etxeetan ikusten ditugun telebista kate gehienen tirania. Jaun andreok, asteburu honetan Albako dukesari buruz egongo diren saio berezi guztiak kontuan hartuz, ez piztu telebista, irten kalera paseatzera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak