Bizkor ahaztu zaie Roja maite eta garaiezina Holandaren aurka barregarri geratu zela: 1 eta 5.
Burura etorri zait eskolan haur guztiok inoiz egin duguna: Gure kontrako irainak zeudenean betaurreko itsusiak edo hortzetako aparatu zatarra izateagatik, berehala begiratzen genuela ingurura ea nork zuen gurea baino itsusiagoa zen aparaturik, guk jasotako irainak desbideratu eta biktima berriarengan proiektatzeko asmoz. Gauza bera egin dute Cuatro eta Telecincoko esatari eta kazetariek, eurek jasotako irainak estaltzeko edo, egundokoak esan dituzte Brasilen aurka, poztasun tonu sadiko eta makabro batekin. Zeinen gozoa den mendekua ezta? Brasilek irabazi baitzion Espainiari Federazioen Kopako finala. Mendekua gozoa izango da, bai, baina ze edukazio falta den umekeri horietan aritzea. Ea noiz lortzen dugun euskaldunok gure euskal selekzio propioa izatea. Bat eta zazpi, eta zazpiak bat, ez baita gauza bera.