15. Anaia Handia

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2014ko urr. 1a, 00:00

Erraz esaten da, baina dagoeneko 15. Gran Hermano saioa martxan da.

TVE2 kateko Saber y Ganar-en ostean, pantailan denborarik gehien daraman lehiaketa da. Iraultzailea izan zen, etxeetan ikusi ahal izan genuen lehen reality-a, haren ostean milaka kopia ikusi ditugu; autobusak, hotelak, eta tankera guztietako eskolak, dantza ikastaroak (Fama), abesten ikasteko reality-ak...

Baina kopia horien guztien artean, bizirik iraun duen bakarra izan da Anaia Handia. Zer dela eta? Lehenik eta behin, publikoak zuzen-zuzenean lehiaketaren nondik norakoan eragiteko aukera dagoen saio bakarra izaten jarraitzen duelako. Ustez, ikus-entzuleok erabakitzen baitugu nor den irabazlea –hori oraindik %100 frogatu gabe badago ere.

Bestalde, gizakion jakin-mina, morboa, txutxu-mutxuak eta alderdirik ilunena formatu koloretsu eta zaratatsu baten bidez agerian uzten dituen saio bikain bilakatu delako. Kritika asko jaso ditu saio horrek, baina onartu beharra dago, irakurle maitea, Gran Hermano lehiaketak lortu duena goraipatzekoa dela. Zorionak esango diegu? Tira, esan diezaiogun bada! Zorionak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak