Izan ere, Atletiko Madrileko eta Deporreko ultren arteko borroka basatiak telebistetako kirol tarte guztietako protagonismoa bereganatu du. Beste heriotza bat. Beste behin, Atletiko Madrileko ultren eskutik, Realeko zale zen Aitor Zabaleta erail zuten talde berekoak –antza.
Argi dago inork ez duela talde ultrarik behar. Inork ez ditu iraintzen dituzten haien abestirik eta indarkeriarik merezi. Ezta gure talde ultrak ere!
Tamalez guk ere pairatzen baititugu euskal taldeetan ultra batzuen eragina, politika eta kirola nahasten tematzen diren astunak; gogoan izan duela bi urte Euskal Selekzioak Anoetan jokatutako partidan gertatutakoa: bengalak jaurtik zituzten zelaira. Lotsagarria.
Real Madril eta Bartzelona bezalako talde handiek ausardia izan zuten euren estadioetara ultra guztiei sarrera debekatzeko. Gainontzeko klubak (gureak barne) noizko?