Gaur egun, eten gabe, telebistak ez duela ezer berririk eskaintzen entzuten dugu, kaltegarria dela, telezaborra baino ez dagoela...
Ba, kasu honetan, Chuck Lorre ekoizle estatubatuarrak erakutsi du, posible dela kalitatezko telebista egitea, oso ongi jositako gidoi gatzdun eta burutsuekin.
Zalantza barik, telesail honetako protagonista nagusia Sheldom Cooper da, Jim Parson aktoreak antzezten duen zientzialari maniatiko, bitxi eta eszentrikoa.
Arrakasta horren handia izanik, lau protagonistei soldata laukoiztu diete, ondorioz, milioi bat dolar kobratuko dute kapitulu bakoitzeko. Bai, milioi bat dolar.
Hori bai, nire ustez, komedia honen asmakizunik handiena Mayim Bialik aktorearen agerpena izan da; alegia, Cooper protagonistaren neskalaguna den Amy; orain arte, guztiok Blossom moduan ezagutzen genuen aktorearen lanak urrezko domina jartzen dio, berez, podiumean zegoen gidoilari taldeari. Zorionak!