Lehenik eta behin, espainiar osasun ministerioaren kudeaketa deitoragarri eta tamalgarriaren ondorioz, Teresa izeneko erizain bat gaixotu da ebola birusarekin.
Hori gutxi balitz, bere inguruan aritu diren mediku eta profesionalek ez dituzte behar ziren segurtasun neurririk hartu: adibidez, Teresa garraiatu zuen anbulantzia berberak beste zazpi pertsona garraiatu zituen jarraian! Sinesgaitza baina erreala.
Erizain horrek txakur bat zuen Excalibur izenekoa, hura ere kutsatuta egon zitekeela ikusirik, agintariek hiltzea erabaki dute. Beno, ba iluminatu koadrila zaratatsu bati bururatu zaio egundoko manifestazioa egitea Excalibur txakurra salbatzeko! Milaka pertsona kutsatu eta hil ditzakeen txakurra salbatzeko egundokoak eginez poliziaren aurka! Erotu egin al gara? Animalien defendatzaile heroi eta kementsu horiek zergatik ez dute euren energia Afrikako egoera tamalgarria salatzeko erabiltzen? Askotan pentsatzen dut merezi duguna daukagula gizakiok.