Politika eta telebista

Erabiltzailearen aurpegia Oihan Vega 2014ko urriaren 30a

Ez dago mezu politikorik antzezpenik gabe. Azken adibidea aste honetan ikusi ahal izan dugu Podemos-en herri batzarrean.

Madrileko zezen plazan egundoko eszenatokia jarriz, ustez, krisialdiaren aurrean herstura ekonomikoa defendatzen duen alderdiak xahututako dirutza agerian utziz.

Ez zaio jokaldia erabat borobila irten, zezen plaza erdi hutsik ikusi baitugu, datozen hauteskunde orokorrak irabaziko dituztela aldarrikatzen duten bitartean.

Aste honetan ere, ETB 2ko El Dilema saioan bake prozesuari buruz hitz egin dute (baketik zerbait gehiago izango du prozesutik baino, ze nahiko geldi dago kontua). Eztabaidaren erdian ETAren azken bideoaz mintzo ziren, beste antzezpen bat, Ram Manikkalingamen keinu komikoak ETAren lau pistolen aurrean. Barregarria.

PPk ere burutu du bere eszenaratzea, alderdian dauden ustelkeri kasu guztien aurrean, telebistan batasuna adieraziz, modu hertsian, gainera.

Alegia, telebista politikaren plato erraldoi, edo ezinbesteko eszenatokian bilakatu da. Gora demokrazia!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak