2020 urr 11 Oñati
Kultura Azoka Guneak ateak ixtear dituen honetan, herriko artisauendako bilgune bilakatu da. Bertan egindako ekintzen harira, balorazio ona egin du Iñaki Olalde Kultura zinegotziak: "Hasiera-hasieratik, mezua jairik ez zegoela izan da; argi genuen, aldiz, kultura ekintzak bultzatuko genituela. Horietan herritarrek parte hartu dute eta balorazioa ona da".