Jairik gabeko urte honek eragin dituen sentipen eta bizipenak irudikatzeko kartel lehiaketa antolatu du Oñatiko Udalak eta gaur, urriak 8, da botoa emateko azken eguna.
Zortzi lan aurkeztu dituzte lehiaketara eta online botoa emanda aukeratuko dute irabazlea; herritarren boto gehien lortzen dituen lana sarituko dute. Irabazleak 500 euro lortuko ditu. Domekan emango diote saria karpan eta ikusgai egongo dira hantxe aurkeztutako zortzi lanak.
Lanak udalaren webgunean jarri dira eta hara sartu eta internet bidez botatu behar da.