Umeentzako antzerkia egon da arratsaldean, eta trikitilari laukotearen emanaldia iluntzean. Amak taldekoek kutsu modernoz darabiltzate instrumentu eta doinu tradizionalak, ahotsei ere garrantzia handia emanaz eta bestelako perkusio instrumentuak ere erabiliz, soinu txiki eta panderoaz gain.
Proposamena oso gustuko izan du Oñatiko publikoak, eta biziki eskertu du kulturaz gozatzeko aukera.
Datorren astean Arrasaten izango dira Amak taldekoak.