Otxandiotik Gatzagara, tradizioz egiten den ibilaldia

Eki Letona Erretolatza ira 08, 16:21 Leintz Gatzaga

ALBISTEAK

Dorletako Ama Birjinaren egunean, urteroko ohitura jarraituta, oinez joan dira otxandiarrak Leintz Gatzagara. Galdu ezineko hitzordua da hala askorentzako gaur goizean goiz herritik atera eta lagun duten herrira arteko bidea egitea; herriko plazan egin diete ongietorria eta jubilatuek txosna zabaldu dute.