Egubakoitzean emango diete hasiera gatzagarrek andramaixei

Julen Murua Mesonero

Kontzertuek, bola txapelketak, herri afariak eta bestelako ohiko hitzorduek osatutako egitaraua prestatu dute andramaixetarako Udalak eta herriko eragileek. Egubakoitzean hasi eta datorren asteko martitzenera arte jai giroa izango da nagusi Leintz Gatzagan.

Honako hau da aurtengo andramaixetako egitaraua, egunez egun:

Irailak 4, egubakoitza
  • 18:00 Jaien hasiera: bolo-boloa udaletxeko balkoitik.
  • 18:15 Ginkana.
  • 19:00 Triki-pintxo poteoa.
  • 20:00 Bolatokiaren irekiera.
  • 21:00 Foodtruck-a.
  • 22:00 Bola txapelketa.
  • 22:30 Izorrai, Ateri, Aingura eta Lepue Zapaldu taldeen kontzertuak.
  • 00:00 Herri krosa.
Irailak 5, zapatua
  • 11:00 Txistulariekin diana.
  • 11:00 Puzgarriak.
  • 13:00 Latuna bando txaranga.
  • 16:00 Mus eta briska txapelketak.
  • 18:00 Latuna bando txaranga.
  • 18:30 Bigantxak.
  • 21:00 Herri afaria.
  • 00:00 Trikidantz taldearen emanaldia.
Irailak 6, domeka
  • 12:o0 Herri kirolak.
  • 12:30 Meza Dorletako Santutegian.
  • 14:30 Kantu bazkaria: zuk egin, zuk jan. Sei pistols & Trabuko bat taldearen emanaldia.
  • 18:00 Julen Axperen monologoa.
Irailak 7, astelehena
  • 19:00 Nobenaren amaiera, ogi eta gaztarekin.
Irailak 8, martitzena
  • 12:00 Otxandiokoei ongietorria.
  • 12:00 Meza nagusia Dorletako Santutegian, Aretxabaletako abesbatzarekin.
  • 16:00 Aliritzi taldearen emanaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak