Egubakoitz gauean jokatu zuten Leintz Gatzagako jaietako bola txapelketa herriko bolatokian. Guztira 51 parte hartzaile izan zituen, eta lehen lau bolariek txirlo kopuru berdina jo ondoren —sei txirlo—, berdinketa hausteko azken bi bolo bota zuen bakoitzak. Bi bola gehigarrietan Jesus Mari Gorosabelek bota zituen txirlo gehien, eta Sebas Aranzabalentzat eta Igor Ayastuirentzat izan ziren bigarren eta hirugarren postuak. Hemen sailkapena:
1. Jesus Mari Gorosabel, 6 txirlo.
2. Sebas Aranzabal, 6 txirlo.
3. Igor Ayastuy, 6 txirlo.
4. Dorleta Elkorobarrutia, 6 txirlo.
5. Kepa Etxebarria, 5 txirlo.