Musika bandaren kontzertuak arindu du bazkalaurrea

Hasier Larrea eka 29, 15:53 Eskoriatza

Atzo txupinazoaren ostean kalejiran, eta gaur eguerdian aldarte lasaiagoan, Herriko Plazako oholtzan eserita. Eguraldirik aproposena izan ez dutenez, aterpean egotearekin konformatu behar izan dira Eskoriatzako Musika Bandako kideak, musika-tresnak ondo babestuta. Edonola ere, pieza eder askoak jo dizkiete kalean eta terrazetan batu diren festazaleei.