Euskal Jaia, festak borobiltzeko eguna

Amaia Txintxurreta Guridi 2024ko ekainaren 27a

Iazko Euskal Jai egunean, hainbat lagun taloak egiten.

Jaien azken egunean, ohi moduan, Euskal Jaia ospatuko dute eta herri bazkaria aurten Jose Arana kalean –plaza pareko errepidean– egingo dute. Aurten ez da buruhandien lasterketarik izango.

Uztailaren 1ean, astelehenean, Euskal Jai Egunak borobilduko ditu aurten ere San Pedro jaiak. Urteroko herritar taldea egongo da taloak egin eta saltzen, eta, aurreko urteen antzera, espero dute 25 kilo arto-irin inguru erabiliko dutela oraingoan ere taloak jotzeko. Noski, sagardoa dastatzeko aukera ere ez da faltako, 12:30etik aurrera.

13:00etan, Euskal Dantza Taldea arituko da Fernando Eskoriatza plazan erakustaldia egiten, eta ondoren, herri bazkaria egingo dute, aurten leku berri batean: Jose Arana kalean, plaza pareko errepidean.

Buruhandien lasterketarik ez

12 urtez egin izan dute egun horretan buruhandien bizikleta lasterketa, baina aurten erabaki dute ez egitea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak