Giro ezin hobean hasi dute larunbat goiza eskoriatzarrek sokamuturrean, txarangaren musikaz lagunduta. Euria gelditu gabe ari zen arren, herriko plazan ez da jendea falta izan. Batzuk zezen artera sartu dira eta errekortadore lanak egin dituzte; beste batzuek, ordea, segurtasun hesien beste aldetik ikusi nahi izan dute. Lur bustiak zail jarri die korrika zebiltzenei eta irristadaren bat edo beste ere egon da. Zauritu larririk, hala ere, ez.