Zezenek goizeko 8:00etan hartu dute herriko plaza. Irristadak eta tentsio momentuak egon diren arren, barre artean pasa dituzte goizeko lehen momentuak errekortatzera eta ikustera gerturatu direnek. Batzuek mela mela eginda amaitu dute; beste batzuek, aldiz, aterki eta guzti egin dute korrika. Txarangak ere ez du hutsik egin eta musikaz bete du herriko plaza goizean goiztik.