300 eskoriatzarretik gora izan ziren atzo gauean ospatu zen herriko danborradan. Inoiz izan duten parte-hartzerik handiena suposatzen du horrek. 8 batailoi aritu ziren Andoni Motoren gidaritzapean: Dorleta elkartea, Euskal Giroa, Elizoste, Gu Geu, Irrintzi, Eguzkilore, San Pedro Txiki eta Elkartasuna talde gaztea.