Txupinazoko unea jasotzeaz batera, asteburuan ekitaldi ugari jasoko dituzte. Uztailaren 1ean, berriz, zuzeneko saioa egingo dute, Amaia Txintxurreta eta Aitor Agiriano kazetarien eskutik. Biak arituko dira, kamerariek lagunduta, talogileak, herritarrak eta, bereziki, dantza taldekoak elkarrizketatzen. Izan ere, zuzenekoa 13:00etan izango da, musika eskolako dantza taldeko txikienen saioa hasitakoan. Grabatutako irudi eta elkarrizketez gain, garabia jarriko dute, irudi ederragoak lortzeko asmoz.
Eskoriatzako jaietan jasotako bilduma osoa uztailaren 3an, eguaztena, emitituko dute, 19:00etan, 21:00etan eta 23:00etan, Goiena telebistan.