San Pedro jaiak ari dira ospatzen Eskoriatzan. Egubakoitz iluntzean eman zien hasiera Tximeleta gelak, pregoiarekin, eta jaiaz gozatzen ari dira ordutik. Inoizko parte-hartzerik handiena izan du aurtengo danborradak eta euriak ere ez du sokamuturra zapuztu. Bihar, astelehena, euskal jaia izango dute.