Bergarako San Martin jaien egitaraua egunez egun, argazki galeriak, bideoak eta beste.
Ume gutxiago irten arren danborradak ez du kolorerik galdu

Jokin Bereziartua Lizarazu 2019 ira 17 Bergara

ALBISTEAK

Azken urteetan beheranzko joera du sanmartinetako umeen danborradako partaidetzak; iaz ez ziren 300 ume izatera heldu eta atzo 250 bat irten ziren. Kopuruak kopuru, giro ederra jarri zuten ibilbide osoan zehar; helduekin ez bezala, umeekin ederto portatu zen eguraldia. Amaitu dira sanmartinak eta, balorazio ofiziala egiteke, sentsazioa da "oso ondo" joan direla.