Han markatuko dituzte koadroak. Ordu horretan sokamuturra egongo denez San Martin plazan, udaletxeko atzeko atea ere zabalduko dute –San Pedro kalekoa–. Teknika eta gaia libreak izango dira, eta baita lanaren neurriak ere.
Lanak egun berean aurkeztu beharko dira, udaletxean, 13:00etatik 14:00etara bitartean. Horretarako gai den epaimahai batek erabakiko du zein den lanik onena: egunean bertan, 14:30ean emango dute erabakiaren berri.
Irabazleak 1.000 euro irabaziko ditu, bigarrenak 410 euro eta bergarar onenak 210 euro. Artelanekin erakusketa zabalduko dute irailaren 20tik urriaren 3ra bitartean, udaletxeko osoko bilkuren aretoan. Bi koadro onenak Udalaren eta Bearten esku geratuko dira.