Bergarako trikitilarien doinuek girotuta egin dute San Martin jaietako gazta lehiaketa. Hamahiru gazta aurkeztu dira, eta epaimahaiak erabaki du Idiazabalgo Ander Barandiaranen gazta izan dela onena, 226 punturekin. Bigarren saria, Ilarduiako (Araba) La Leze gaztandegiarendako izan da, 220 punturekin; eta hirugarrena, Galarretako (Araba) Azkarra gaztandegiarendako.
Barazki lehiaketari dagokionez, Eskubaratzendako izan da lehen saria (500 euro eta garaikurra); bigarrena, Ezozi eta Mari Karmen Etxeberriarendako (450 euro); eta hirugarrena, Ane Gorosabelendako (400 euro).
Azkenik, fruta lehiaketan, hirugarren saria bakarrik banatu dute, eta Jose Lonbiderendako izan da. Lehenengoa eta bigarrena, hutsik geratu dira.
Odoloste dastatzea
Bergarako harakinek emandako odoloste dastatzea herritar asko erakarri ditu. Aurten, 125 odoloste kilo prestatu ditu. Harakin bakoitzak 25 kilo eman ditu.