500 danbor-jole, 100 barrika-jole, 50 japoniar, 55 bandako musikari eta banderadunak ere kontuan izanda, inoizko danborrada koloretsu eta jendetsuena izan da aurtengoa. Hiru talde berri atera dira estreinakoz: Candem Town, Mariaren Lagundia eta Iparra Galtzen konpainiak, hain zuzen.
Aipatzekoa da baita, orain artean danborrada plazara heldutakoan konpainia bakoitzak zuzendari bat izaten zuela. Aurten baina, bi zuzendari egon dira guztira plazan. Bat danbor-joleendako eta bestea barrika-joleendako.
Behin danbor eta barrikak gogor astindu eta gero, tradizio den San Martin Agirreren heriotzaren errepresentazioa egin dute San Martin plazan, Bergarako Musika Bandaren laguntzarekin.