Parte hartze baxua eta kalitate handiko lanak, Simon Arrieta Pintura Lehiaketan

Xabi Gorostidi 2019ko ira. 15a, 18:48

Hamabi lagunek parte hartu duten eta Beart-eko antolatzaileen arabera "kopuru baxua da, aurreko ediziotakoekin alderatuta". Kopurua eta kalitatea askotan ez dira eskutik joaten, eta gaur hala izan da: margo gutxi izan arren, kalitate handikoak izan direlako.

Kalitate altuaren eraginez, hiru sarituak maila berean jarri dituzte. Ez da lehen, bigarren eta hirugarren posturik egon, eta hiru lan onenen egileek diru-sari bera jaso dute: 250 euro. Hauek izan dira sarituak:

  • Leticia Gaspar
  • Jokin Telleria
  • Joana Soldevilla.

Aipatzea, asteburu borobila izan dela Leticia Gasparrentzat, atzo ere saria jaso baitzuen Arantzazun egindako pintura lehiaketa: Oteizaren estatuariarekin lotutako margo onena egiteagatik jaso zuen saria.

Bergarar onenaren saria, ordea, Xabier Larrañagak jaso du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak